Facebook Instagram

Hezkuntzan, haurrak ardatz izanik, aldaketa berrien bila gabiltza. Azken urte hauetan Konfiantzaren Pedagogian murgilduta gaude. Honen oinarria haurrak berez dituzten gaitasunak garatzea da, bakoitzaren erritmoak errespetatuz eta berez ikasteko dituzten gaitasunetan konfiantza jarriz. Guk ez dugu erakusten, berak ikasten du. Haurrak berez duen begiratzeko, manipulatzeko, esperimentatzeko gogoari, kuriositateari, jakinminari… eustea da gure egin behar nagusia.

Beti ere gu, irakasleak, gurasoak, inguruak baliabide aberasgarriak eskainiz eta bidelagun izanik. Hori dena lortzeko irakasleak haurraren segurtasuna bermatu behar du.

INGELERA 4 URTEETATIK

Ingelerak gaur egun duen garrantzia kontuan izanik, 4 urteetatik aitzinera gure ikasleak hizkuntza honetan murgiltzen hasten dira; modu erreal eta motibagarrian.

Horretarako, ipuinak ikaskuntzaren oinarritzat hartzen dira eta antzeztuz, abestuz, jokoak eginez, etab. ikaskuntza aberastuz joaten gara.

Web orrialde honek Google Analytics-en _ga/_um cookie-ak erabiltzen ditu, 2 urtez iraunkorrak, bisita bakarren kontrolaren funtzioa gaitzeko, web gunearen nabigazioa errazteko helburuarekin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilerarekin ados zaudela ulertzen dugu. Gure Cookie-en politika irakurtzen baduzu, baimena baliogabetu eta informazio gehiago jaso ahal izango duzu. Gure Cookie-en politika irakurtzen baduzu, baimena baliogabetu eta informazio gehiago jaso ahal izango duzu. Cookien politika.

  Cookien politika onartzen dut.
EU Cookie Directive Module Information