Bertsolaritza
Ikastolan Lehen Hezkuntzako bigarren ziklotik gora ikasleek bertsolaritza ikasteko aukera dute. Ikasgai honen helburua, Bertsolaritzarekiko zaletasuna sortzea eta hizkuntza aberastea da. Astean behin bertsolaritzako saio bat izaten dute. Urtero Bertsolari Elkarteak antolatzen duen “Bertso Paper Lehiaketan” parte hartzen dute gure ikasleek.