Ikasleen jarraipena
Egokitze prozesuak duen garrantzia ikusita, ikasturte hasmentan lehenengo bi asteetan, 3 urteko haurrak bi taldetan banatzen dira (haur kopuruaren arabera). Gurasoek gelan egoteko aukera dute. Aste hauetako ordutegia murritzagoa da, goiza bi lan saiotan zatituz bi taldeak pasatzeko.
Egokitze prozesu honen helburua giro lasai, goxo eta erlaxatu batean umeei segurtasuna eta konfiantza eskaintzea, pixkanaka-pixkanaka gelako lagunekin eta irakaslearekin harremanetan jartzea eta ikasgela eta bertako materiala ezagutzea da.