Euskal dantzak
Baztan lkastolako Guraso Elkarteak ikasturtean zehar ekintza desberdinak antolatu, ibilaldietako autobusak ordaindu eta ikastolako zenbait ikas material (liburuak, informatikako baliabideak) erosten ditu. Hau dena finantzatzeko familia bakoitzak hilero Guraso Elkarteari kuota bat ordaintzen dio.
Horretaz gain, Guraso Elkarteak ikasturtean zehar eskolaz kanpoko kultura eta kirol jarduerak antolatzen ditu ikasleendako. Urtetik urtera jardueren eskaintza berritzen da. 2017/18 Ikasturtean eskolaz kanpoko jarduera hauek ematen ari dira:
EUSKAL DANTZAK
Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Baztan lkastolan Euskal Dantzak ikasteko saioak eskaintzen dira 4 urtetik aurrera. Ekintza honen helburuak ondorengo hauek dira:
lkasleen artean euskal dantzen ezagutza eta estima sustatzea. Gure kulturaren zati bat ezagutzea eta bizitzea.
Talde lana eta harremanak indartzea.