Facebook Instagram

Baztan lkastolako Guraso Elkarteak, ikasturtean zehar ekintza desberdinak antolatzen ditu, ibilaldietako autobu­sak ordaindu eta ikastolako zenbait ikas material (liburuak, informatikako baliabideak…) erosteko.

Hau dena finantzatzeko, familia bakoitzak, hilero Guraso Elkarteari kuota bat ordaintzen dio.

Horretaz gain, Guraso Elkarteak, ikasturtean zehar, eskolaz kanpoko kultura eta kirol jarduerak antolatzen ditu ikasleendako. Urtetik urtera jardueren eskaintza berritzen da eta hauek dira azken urteetan eskainitako ekintzak:

EUSKAL DANTZAK

Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. 4 urtetik aitzinerako ikasleek dute parte hartzeko aukera.

INFORMATIKA

Lehen Hezkuntzako 4. mailatik goiti, astean ordu bateko saioa izaten dute ordenagailuaren erabilera indartzeko. Saio hauetan lehendabizi teklatua ibiltzen ikasten dute eta ondotik ordenagailuaren aplikazio ezberdinak.

MEKANOGRAFIA

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek, nahi izanez gero, ordenagailuan ongi idazten ikasteko saioak izaten dituzte. Ordenagailuan modu interaktiboan eta jokoen bidez behatzen posturak ikasi eta orde­nagailuen teklatua ongi erabiltzen ikasten dute.

ZUMBA

Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek zumba saioetan parte hartzeko aukera dute. Ekintza honetan, koreografia desberdinen bitartez, bertze dantzak ikasteko eta ongi pasatzeko aukera dute.

PARKOUR

Ahalmen motorean zentratzen den diziplina honen hastapenak ikasteko aukera izanen dute ekintza honetara apuntatzen direnek.

GITARRA

Hainbertze estilotan erabiltzen den musika instrumentu hau ikastea eta bere bidez musikaz gozatzea izanen dute helburu.

FRANTSESA

Bizi garen zonaldetik hain hurbil dugun hizkuntza ikasteko aukera izanen dute ikasleek.

IPUIN ANTZERKIA

Ipuin zein antzerkigintzako teknikak ikasi eta literatur arlo hauetaz gozatzeko aukera izanen dute.

Web orrialde honek Google Analytics-en _ga/_um cookie-ak erabiltzen ditu, 2 urtez iraunkorrak, bisita bakarren kontrolaren funtzioa gaitzeko, web gunearen nabigazioa errazteko helburuarekin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilerarekin ados zaudela ulertzen dugu. Gure Cookie-en politika irakurtzen baduzu, baimena baliogabetu eta informazio gehiago jaso ahal izango duzu. Gure Cookie-en politika irakurtzen baduzu, baimena baliogabetu eta informazio gehiago jaso ahal izango duzu. Cookien politika.

  Cookien politika onartzen dut.
EU Cookie Directive Module Information