Proiektuak eta metodologia
- Gure proiektuak Euskara eta euskal kultura bultzatzea, mantentzea eta zabaltzea ditu helburu. Horregatik ikastolan euskaraz hezi eta bizi gara. Halaber, gure bailaran egiten diren ekintza, ekitaldi, ohitura eta ospakizunetan parte hartzen dugu, hauek gure ikastolaren atal garrantzitsu baitira. Horietan parte hartze aktiboa izanik, gure ikasleen kultura aberastu nahi dugu.
- Gure proiektua gaitasun eta konpetentzien garapenean oinarritua dago. Komunikatzen ikastea, pentsatzen eta ikasten, egiten eta ekiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea eta norbera izaten ikastea gure lehentasuna dira, haurraren garapen orekatuaren eta ikaste prozesuaren oinarria baitira.
- lkaskuntza esanguratsuaren eta ikasle aktiboaren bila. lkasleen bizipenak, esperientziak eta aurre ezagupenak kontuan hartuz, ikaskuntzaren eraikuntza bultzatzen dugu ezagupen berriak beraien aurre ezagupenekin erlazionatuz.
- Aniztasuna errespetatzen duena. lkasleen garapen-prozesu indibidualak errespetatzen dituena.
- Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua. lkasleen prestakuntza integrala lortu nahi dugu. Hori dela eta, oinarrizko baloreei (elkarrekiko errespetua, laguntasuna, naturaren zainketa eta errespetua, ...) arreta berezia, sistematikoa eta kontzientea ematen diegu. Gaitasunak era globalizatuan jasotzen dira, eduki mota desberdinen aldibereko lanketa bermatuz.
- Lankidetza, lan pertsonala eta ikasteko ahalegina bultzatzen eta baloratzen ditugu.
-ELEANITZ PROIEKTUA:
lkastola Elkarteak sortutako Eleanitz Proiektuan parte hartzen dugu. Printzipio teorikoak:
- Hizkuntza bat ikasteko hizkuntza bat erabili behar da eta honen erabilerak asmoen garapenean aurre baldintza bat bete behar du: norbaiti zerbait errateko gogoa eduki.
- Hizkuntza berria funtzional bihurtzen badugu, ikasteko gogoa handitzen da.
- Bigarren hizkuntza bat ikasteko, asmoen garapena bigarren hizkuntza horretan gertatu behar da.
- Hizkuntza eskuratzearen prozesua elkarrizketan oinarrituta dago.
- Hizkuntza eraginkortasun handiagoz eta errazago barneratzen da ikasle eta irakaslearen arteko erlazio afektibo batean.
- Gelan atzerriko hizkuntza erabiltzeko haurrek ama hizkuntza ulertzen ez duten irakasleak behar dituzte. Hori dela eta, ingeleseko irakasleak haurren ama hizkuntza ez duela ulertzen sinestarazten die.
- Hizkuntza bizitza errealean eta gure irudimenean erabiltzen dugu. Erranahia hitzez aparte, aurpegiko keinu, gorputzaren mugimendu eta egoeraren araberako aurre esperientziaz transmititzen da.
-I.K.T. INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNIKAK
Betidanik jakin izan du Baztan lkastolak gizartean gertatzen diren aldaketetara egokitzen. lkastolak hasieratik, teknologia berrien inguruan ere erronka izan du. Horregatik, IKT (lnformazio eta Komunikazio Teknologia) deritzon proiektuan murgilduta gaude bertze ikastolekin batera.
- HAUR HEZKUNTZA
lkasleek 3 urtetik aitzin aukera dute euren lehen urratsak ordenagailuaren antzinean emateko. Adin honetako egokiak diren programak eskura dituzte, non ahozko hizkuntza, matematika, ipuinak, jokoak,… lantzeko aukera duten.
- LEHEN HEZKUNTZA
Lehen Hezkuntzan informatika gela daukagu, ordenagailu guztiak sarean konektaturik daudelarik. Gela batzuetan arbela digitalak ditugu eta bertzeetan, berriz, ordenagailuak eta proiektoreak.
Horretaz gain, EKI LH lantzeko 5. eta 6. mailetan ikasleendako Chromebook-ak ditugu.
-BIZIKIDETZA
Elkarrekin bizitzen ikastea da zalantzarik gabe hezkuntzak duen erronkarik garrantzitsuenetakoa. lkastolan garrantzi berezia ematen diogu partaideen arteko bizikidetza baketsu, goxo eta lasaiari. Hori dela eta, diziplina positiboa, elkarrekin adostutako arauak eta gatazkak ebazteko estrategiak lantzen ditugu. Elkarrizketa eta hausnarketaren bitartez eguneroko arazoak eta gatazkak ebazten laguntzen diegu gure ikasleei.
-IKASTOLA POSITIBOAK
2013-2014 ikasturtean Nafarroako gainerako ikastolekin batera Europa mailan martxan jarri zen Positivities Schools proiektuan parte hartzen hasi ginen. Orduz geroztik proiektu hau lantzen ari gara.
Psikologia Positiboaren oinarrian beti modu baikorrean pentsatzea dago, honek pertsonaren ongi izatean eragin zuzena duelako. Proiektu honen helburua ongi egiten duguna edo gustura sentiarazten gaituena goraipatzea da.
Aurtengo ikasturteari dagokionez, proiektu honen inguruan NIEk antolatutako mintegian parte hartzen dugu, gelan bertan proposatutakoa aitzinera eramanez. Proiektu honetan arnasketak garrantzi handia du, txikitatik gure burua kontrolatzeko, modu egokian eta kontzientean arnasten ikastea ezinbertzekoa baita. Proiektu honen inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzue sartu http://www.nafarroakoikastolak.net/index.asp web orrialdean.
-KIVA PROIEKTUA:
Gure lkastola, bertze EHlko lkastolekin batera, KiVa lkastola da. KiVa lkastoletan ez da jazarpenarik onartzen. Programa hau Finlandiatik dator eta han lortu duen arrakasta ikusita, EHlk nahi duten lkastoletan aitzinera eramatea erabaki du.
Programa honen helburua lan sistematikoaren bidez jazarpena prebenitzea eta dauden kasuetan berehalako eskuhartzea egitea da. lnformazio gehiago: www.kivaprogram. net/basque
-KALITATE EREDUA (KUDEAKETA AURRERATUA)
lkasturte honetan lkastolako kudeaketa hobetzeko asmoz, Kalitateko programa batean parte hartzen dugu Nafarroako bertze ikastolekin batera.
Programa honen helburua lkastolako elementu guziak gure kudeaketa sisteman, modu sistematikoan integratzea da. Zertarako? Etengabeko hobekuntza lortzeko. Kalitatea ez da helmuga, bidea baizik.