Facebook Instagram

-LH 1-3: KIMU

  • L.H. 1, 2. eta 3. mailetan erabiltzen dugun Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak sortutako proiektu pedagogiko berritzailea da. Hiru proposamen didaktikoetan egituratu da: erronka (natur eta gizarte zientziak), euskara eta literatura eta matematika.
  • Errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzea du helburu KIMU proiektuak. Ikas liburuez gain haurrek material manipulatibo ezberdinak dituzte arlo guztietan. Zirkulazio autonomoaren bitartez txoko desberdinetako zeregin eta bestelako materialekin batera, KIMUk eskeintzen duen material manipulatiboa ikasleen eskura daude aukerak zabalduz, esperimentatu dezaten, ezagutzak eraiki ditzaten eta garapenean aurrera egin dezaten.
  • Material manipulatiboa bidelaguna dela aipatzea garrantzitsua deritzogu, baina honetaz gain, beste hainbat esparru (denbora eta espazioaren antolaketa, materialaren aukeraketa, irakaslearen papera) kontuan hartzen ditugu eguneroko jardunean; ikaslea erdigunean egonez eta bakoitzaren erritmoa errespetatzen saiatuz, ikasleen garapen integrala lortzeko helburuarekin.

-LH 4-6: EKI

  • EKI Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak lehen hezkuntzako 2-3. zikloko eta bigarren hezkuntzako sortutako proiektua da. Proiektu honek Curriculuma garatzen du konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez.
  • EKI Konpetentzietan oinarrituta dago. Dagoeneko ez da nahikoa jakintza akademikoa eskuratzea. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak; pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten jakin behar du.
  • EKI proiektuak lau osagai kurrikular ditu: konpetentziak landuz ikasi eta irakasten da; euskal kultur ibilbidean eta curriculum ofizialetan oinarritzen da; ikas arlo guztietan prozedura sistematizatuak errazten dira, ikasten eta egiten jakiteko; eta euskara ardatz duen hizkuntzen planteamendu integratua egin da.
  • EKI garatzeko Integrazioaren Pedagogia hautatu dute, irakasleek errazago irakasteko, ikasleek eraginkorrago ikasteko eta gurasoek prozesu horretan esku hartzeko. Egoerei irtenbideak aurkitzen ikasi behar du ikasleak, ikasitakoa egoera berrietan baliatzeko. Benetako egoera esanguratsuen aurrean jarrita, ikasleek egoera horietan behar dituzten baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar dute; irtenbideak aurkitzen saiatu, bakarrik eta lan taldean moldatu, arazoen soluzioa erdietsi eta egoera berrietan ikasi dutena baliatu.
  • Horretarako, haurrek zein irakasleek euskarri fisikoaz gain Chromebook-ak izanen dituzte.

Web orrialde honek Google Analytics-en _ga/_um cookie-ak erabiltzen ditu, 2 urtez iraunkorrak, bisita bakarren kontrolaren funtzioa gaitzeko, web gunearen nabigazioa errazteko helburuarekin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilerarekin ados zaudela ulertzen dugu. Gure Cookie-en politika irakurtzen baduzu, baimena baliogabetu eta informazio gehiago jaso ahal izango duzu. Gure Cookie-en politika irakurtzen baduzu, baimena baliogabetu eta informazio gehiago jaso ahal izango duzu. Cookien politika.

  Cookien politika onartzen dut.
EU Cookie Directive Module Information