Blog Facebook Argazkiak Bideoak YouTube

Hezkuntzan, haurrak ardatz izanik, aldaketa berrien bila gabiltza. Azken urte hauetan Konfiantzaren Pedagogian murgilduta gaude. Honen oinarria haurrak berez dituzten gaitasunak garatzea da, bakoitzaren erritmoak errespetatuz eta berez ikasteko dituzten gaitasunetan konfiantza jarriz. Guk ez dugu erakusten, berak ikasten du. Haurrak berez duen begiratzeko, manipulatzeko, esperimentatzeko gogoari, kuriositateari, jakinminari… eustea da gure egin behar nagusia.

Beti ere gu, irakasleak, gurasoak, inguruak baliabide aberasgarriak eskainiz eta bidelagun izanik. Hori dena lortzeko irakasleak haurraren segurtasuna bermatu behar du.

INGELERA 4 URTEETATIK

“Ready for a story”, Finlandian, Italian, Frantzian, Euskal Herrian, Valentzian eta Katalunian esperimentatu den Ingeleseko metodoa da eta Haur Hezkuntzako haurrei zuzenduta dago. Josep Maria Artigalek, bere sortzaileak, metodo honetan parte hartzen duten irakasleekin elkarlanean jarduten du.

Ipuin errazak oinarritzat harturik ikasketari hasiera ematen diogu. Hauek antzeztuz, abestiak ikasiz, muralak landuz, jokoak eta fitxak eginez… ikasketak osatuz joaten gara.

Haurrek ez dute ingelera ikasten, INGELERAZ ikasten dute eta hasieratik emozio eta erranahiez beteriko hizkuntza erabiltzen dute. Hizkuntzak gauza erreal eta motibagarriak komunikatzeko direnean ikasten baitira.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. política de cookies.

  Acepto la política de cookies de este sitio
EU Cookie Directive Module Information